XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MARIA ALDAZABAL ELISBURU

(1906-1995)

Hogeita hamabost urtetan Euskaltzaindiaren Erribera kaleko egoitza garbitu zuen Maria Aldazabal Bilbon hil zen 1995.eko azaroaren 18an, 89 urte zituelarik.

Eibarren jaioa zen (1906-03-01) aita Tximinua ezizeneko pelotaria zela.

Francisco Lopez-ekin ezkondua, atzerrira joan ziren gerra denboran eta Clermont-Ferranden alargun geratu zen Maria.

Bilbora itzulita, 1947an Akademiako lokalak garbitzeko hartu zuen R. M. Azkuek eta lan horretan jarraitu zuen 1982.eko irailaren 4an istripu baten ondorioz utzi arte.

Pakita Lopez Aldazabal alabak hartu zuen orduan amaren ardura eta Erriberan 1991ko iraila arte eta gero Plaza Barriko egoitza berrian honek, Ramon Hernandez senarraren laguntzarekin, betetzen du garbitzaile lana.

Zuzendaritzak, Donostian 1995.eko azaroaren 20an egindako bileran familiari eta bereziki Pakitari doluminak agertzea erabaki zuen.

1995-11-22

JAAM